Futbola
IGOERA FASEA
Bigarren B mailako euskal taldeek euren aurkariak ezagutzen dituzte
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Andorra, Celta B eta Linares izango dira Sanse, Bilbao Athletic eta Amorebietaren aurkariak.
-
Bilbao Athletic-Sanse.
Eder Sarabia bizkaitarraren Andorra, Celta B eta Linares izango dira Sanse, Bilbao Athletic eta Amorebietaren aurkariak Bigarren Mailara igotzeko azken fasean, astelehen honetan Meridako Kongresu Jauregian egindako zozketaren arabera.
16 taldek jokatuko dute azken fase hori Extremadurako zelaietan, maiatzaren 15ean eta 16an, partida bakarrean. Zortzi irabazleek azken partida bat jokatuko dute (maiatzaren 22an eta 23an), eta horietatik aterako dira Zilarrezko Mailara datozen lau klubak.
Partidak:
Maiatzaren 15ean:
Burgos-Calahorra
Reala B-Andorra
Linares-Amorebieta
San Sebastian de los Reyes-Algeciras
Maiatzaren 16an:
Badajoz-Zamora
Eivissa-Real Madril Castilla
Murtzia-Bartzelona B
Bilbao Athletic-Celta B