Itxi

Futbola

Urrezko intsignia

Federazioak omenaldia egin dio Iturralde Gonzalezi

Erredakzioa

Bera da euskal selekzioaren partida gehien zuzendu duen epailea, zazpi aldiz hain zuzen ere. Bere azken denboraldia da.

  • Iturralde Gonzalez, urrezko intsignia jasotzen. Argazkia: EITB

    Iturralde Gonzalez, urrezko intsignia jasotzen. Argazkia: EITB

Euskadiko Futbol Federazioak Eduardo Iturralde Gonzalez omendu du euskal selekzioa-Tunisia partidaren atarian. Bizkaiko epailearentzat azken denboraldia da.

Iturraldek Santi Arostegi federazioko presidentearen eskutik jaso du urrezko intsignia. Bera da euskal selekzioaren partida gehien zuzendu duen epailea, zazpi aldiz hain zuzen ere.