Itxi

Futbola

San Mamesen

Euskal selekzioa-Tunisia (0-2): Batzuek jokoa, besteek golak

Erredakzioa

Sei neurketa galdu gabe egon ostean, Amorrorturen eta Etxarriren taldeak ez du garaipena lortzerik izan. Msaknik eta Chadlyk sartu dituzte Tunisiaren golak, bigarren zatian.

06:50
Euskal selekzioa-Tunisia: Partidaren laburpena

Tunisiak erabateko kontzentrazioarekin ekin zion hasieratik euskal selekzioaren aurkako neurketari. Izan ere, tunisiarrak Gabonen eta Ekuatore Ginean urtarrilaren 21a eta otsailaren 12a bitartean jokatuko den Afrikako Koparako prestatzen ari dira.

Neurketa bizia eta borrokatua izan zen eta Tunisia atzean gelditu behar izan zen, euskak herritarren erasoaldiei aurre egiteko. . Baloi jabetza euskal selekzioaren aldekoa izan zen. Xabi Prietok eta Aritz Adurizek gol aukera argiak izan zituzten, baina tunisiarren defentsa adi egon zen etxekoen erasoaldiak eteteko.

Mathauthi atezaina fin aritu zen euskal jokalariek egindako jaurtiketak geldituz. Aduriz txilenaz, bi aldiz, eta Zurutuza buruz markagailua aldatzeko zorian egon ziren.

Atsedenaldiaren ondoren, Amorrortuk eta Etxarrik euskal selekzioaren jokalari gehienak aldatu zituzten eta jokoari freskotasuna eman zion horrek. Sami Trabelsik, bestalde, pixka bat itxaron zuen. Susaetak, bakarkako jokaldian, area barruan sartzea lortu zuen hiru atzelarirengandik ihes eginda, baina Mathlauthik baloia gelditu zuen. Barkero, San Jose eta Iturraspe saiatu ziren arren, Msaknitarrek jokaldia prestatu eta lehen gola sartu zuten, euskal defentsaren huts baten ondoren.

Zaleak gola ospatzekotan egon ziren Agirretxeren jaurtiketa indartsu bati esker, baina baloiak atzeko zutoina jo zuen. Mathlauthi fin aritu zen atepean, eta Xabi Alonsoren eta Toqueroren aukerak gelditu zituen. 82. minutuan, Chadlyk bigarren gola sartu zuen eta euskal selekzioaren aukerak ezerezean gelditu ziren orduan. Azkenean, 0-2ko markagailuarekin bukatu zen neurketa eta euskal selekzioak sei neurketako bolada ona bukatu zuen.

Fitxa teknikoa

0 - Euskal selekzioa: Iraizoz (Riesgo, 63); Iraola (Beñat, 63), Mikel González (San José, 46), Amorebieta (Íñigo Martínez, 46), Sirieix (Aurtenetxe, 46); Iturraspe (Xabi Alonso, 63), Aranburu (Mikel Rico, 46); Xabi Prieto (Susaeta, 46), Zurutuza (Toquero, 46), Gabilondo (Barkero, 46); eta Aduriz (Agirretxe, 63).

 
2 - Tunisia: Mathlouthi (Ben Mustapha, 63); Boussaidi (Ben Yahia, 85), Ifa, Hicheri, Gharbi (Chemann, 46); Dhaouadi (Chikhoui, 63), Traoui, Korbi (Chermiti, 63), M'Sakni Youssef (Chadly, 76); Jomaa (Abdennopur, 63) eta Cheouidi (M'Sakni Iheb, 46).

 
Golegileak: 0-1, 67: M'Sakni Youssef. 0-2, 82: Chadly.

 
Epailea: Iturralde Gonzalez. Ez zuen txartelik erakutsi.