Itxi

Futbola

Gabonetako ohiko partida

Euskal selekzioa-Tunisia: Helburua, bolada onari jarraipena ematea

Erredakzioa

Sei partida daramatza selekzioak galdu gabe. Aldarrikapena eta jaia uztartuz, asteazkenean egingo du selekzioak hurrengo urratsa, San Mamesen, (zuzenean eitb.com-en eta ETB-1en, 20:45etik aurrera).

  • Euskal selekzioaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Euskal selekzioaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Euskal selekzioak Gabonetako ohiko partida jokatuko du asteazken honetan San Mamesen (20:45etik aurrera, zuzenean eitb.com-en eta ETB1-en).

Aurrean Tunisia izango dute. Sami Trabelsik zuzentzen duen taldeak serio hartuko du euskal selekzioaren kontrako norgehiagoka: 2012ko Afrika Kopako azken fasea ondo prestatzea du helburu. Deialdia 25 jokalarik osatzen dute eta horien artean Oussema Darragi da azpimarragarriena.

Euskal selekzioaren helburua bolada onari jarraipena ematea izango da. Sei partida daramatzate porrotik jaso gabe, 2006. urtetik hain zuzen ere. Aurtengo bigarren lagunarteko partida izango da, maiatzean Tallinen (Estonia) jokatu baitzuten. . 1-2 gainditu zuten bertoko selekzioa.

Jose Maria Amorrortu hautatzailearen debuta izango da. Jose Angel Iribarrek Jabo Iruretari utzi zion lekukoa, eta honek Amorrorturi. Athleticeko kirol zuzendariak eta Etxarrik gidatuko dute taldea asteazkeneko partidan.

Euskal selekzioko deialdi osoa:

Atezainak: Iraizoz eta Riesgo.
Atzelariak: Iraola, San Jose, Amorebieta, Aurtenetxe, Carlos Martinez, Iñigo Martinez eta Mikel Gonzalez.
Erdilariak: Xabi Alonso, Iturraspe, Aranburu, Mikel Rico, Beñat, Sirieix; Xabi Prieto, Susaeta, Gabilondo, Zurutuza eta Barkero.
Aurrelariak: Toquero, Agirretxe eta Aduriz.

Aldarrikapena eta jaia uztartuz, asteazkenean egingo du selekzioak hurrengo urratsa, San Mamesen.