Futbola
EUSKAL SELEKZIOA-TUNISIA
Athleticeko 9 jokalari eta Realeko 7, Euskal Selekzioan
ERREDAKZIOA
Xabi Alonso, Athleticeko bederatzi jokalari eta Realeko zazpi deitu dituzte Mikel Etxarri eta Jose Maria Amorrortu hautatzaileak Tunisiaren aurka aritzeko.
-
La Selección Vasca. Foto: EFE.
22 jokalarik osatzen dute Euskal Selekzioaren deialdia. Osasunako Asier Riesgo, Levanteko Jose Javier Barkero, Betiseko Beñat Etxebarria, Granadako Mikel Rico eta Toulouseko Pantxi Sirieix, Mikel Etxarri eta Jose Maria Amorrortu hautatzaileek deitutako jokalarien artean daude.
Futbolari guztiak, Tunisiaren aurka jokatu aurreko egunean deitu dituzte entrenamenduak egiteko. Abenduaren 27an, Athleticen Lezamako instalazioetan prestaketa ariketak egingo dituzte arratsaldeko 17.00etan.
Fernando Amorebieta, Athleticeko jokalaria, ere deitu dute hautatzaileek ezker orkatilaren kanpo alboko lotailuaren zartadura izan arren.
Athletic Club taldetik deitutako jokalariak honako hauek dira: Gorka Iraizoz, Andoni Iraola, Fernando Amorebieta, Mikel San Jose, Jon Aurtenetxe, Ander Iturraspe, Markel Susaeta, Igor Gabilondo eta Gaizka Toquero. Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, Mikel Aranburu, Xabi Prieto, David Zurutuza eta Imanol Agirretxe dira deitutako jokalari txuri-urdinak.
22 jokalarien artean, deialdi gehienetan sartu den futbolaria Igor Gabilondo da, 11 aldiz guztira. Beste alde batetik, bost jokalari hasiberri arituko dira lehenengo aldiz Euskal Selekzioarekin: Carlos eta Iñigo Martinez, Aurtenetxe, Beñat eta Mikel Rico.
Euskal Selekzioko deialdi osoa
Atezainak: Iraizoz eta Riesgo.
Atzelariak: Iraola, San Jose, Amorebieta, Aurtenetxe, Carlos Martinez, Iñigo Martinez eta Mikel Gonzalez.
Erdilariak: Xabi Alonso, Iturraspe, Aranburu, Mikel Rico, Beñat, Sirieix; Xabi Prieto, Susaeta, Gabilondo, Zurutuza eta Barkero.
Aurrelariak: Toquero eta Agirretxe.