Futbola
Ofiziala
Ingalaterrako sei klubek Superligaren proiektua uzten dutela iragarri dute
A. B. | EITB Media
Manchester City, Liverpool, Manchester United, Chelsea, Tottenham Hotspur eta Arsenal taldeek ofizial egin dute Superligari uko egiten diotela.
-
Kane eta Son, Tottenhameko jokalariak. Argazkia: EFE
Superligaren sortzaileetakoak ziren Ingalaterrako sei taldek proiektuari uko egiten diotela iragarri dute astearte honetako azken orduan. Manchester City izan da lehena Superligari uko egiten diola adierazten, eta beste bost talde ingelesek haren pausoak jarraitu dituzte.
Ondorioz, Manchester City, Liverpool, Manchester United, Chelsea, Tottenham Hotspur eta Arsenal taldeek ez dute Superligan parte hartuko. Florentino Perez presidente duen proiektua bertan behera geratzeko arriskuan da.
Real Madril, Bartzelona, Atletico Madril, Milan, Inter Milan eta Juventus dira Superligako proiektuarekin aurrera jarraitu nahi dutenak.