Futbola
Ofizial egin duen lehena
Manchester Cityk Superligari uko egin dio
A. B. | EITB Media
Klubak komunikatu baten bidez jakinarazi du Superligaren proiektua utzi egingo duela.
-
Cityko jokalariak eta teknikariak Borussia Dortmundi sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Manchester Cityk Superligako proiektuari uko egingo diola jakinarazi du astearte honetan. Europako Superligaren sortzaileetako bat zen Manchesterreko taldea, beste hamaika talderekin batera.
"Superligako proiektua garatzen ari diren kluben taldea uzteko prozedurak hasi ditu Manchester Cityk", jakinarazi du klubak komunikatu labur baten. Ondorioz, Manchester City da proiektuari uko egiten dion klub sortzaileen arteko lehena.