Futbola
Europa Liga
Vila-real, Arsenal, Manchester United eta Erroma, finalerdietara
A. B. | EITB Media
Lau talde hauek izango dituzte jokoan finalerako bi txartelak. Vila-realek Arsenal izango du aurkari finalerdietan, eta Manchester Unitedek Erromarekin neurtuko ditu indarrak.
-
Vila-realeko jokalariak Gerard Morenok Dinamo Zagrebi sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE
Manchester United, Erroma, Vila-real eta Arsenal dira Europa Ligako finalerdiak jokatzeko txartela eskuratu duten lau taldeak. Bestalde, Granada, Ajax, Dinamo Zagreb eta Slavia Praga, txapelketatik at geratu dira.
Vila-realek Arsenal izango du aurkari finalerdietan, eta Manchester Unitedek Erromarekin neurtuko ditu indarrak. Joaneko partidak apirilaren 29an jokatuko dira; itzulikoak, aldiz, maiatzaren 5ean.
Granadak ezin izan du ezustekoa eman Manchester Uniteden aurka. Ingalaterrako taldeak 2-0eko emaitzarekin irabazi du Old Trafforden jokatu den final-laurdenetako itzuliko neurketa, eta joanekoan ere United nagusitu zen (0-2). Vila-realek, aldiz, aurrera egin du Dinamo Zagreb 2-1eko emaitzarekin garaituta; Unai Emeryk zuzentzen duen taldeak 0-1eko emaitzarekin lortu zuen garaipena joanekoan. Erromak eta Ajaxek kanporaketa parekatua jokatu dute, baina italiarrak sailkatu dira finalerdietara, itzuliko partida berdinduta (1-1) eta joanekoa irabazita (1-2). Azkenik, Mikel Artetak zuzentzen duen Arsenalek Slavia Praga jipoitu du (0-4), Emirates Stadiumen (Londres) jokatu zen joaneko neurketa berdinduta (1-1) amaitu ostean.