Itxi

Futbola

KOPAKO FINALA

Badauzkagu 'Bete dezagun Cartuja' erronkaren irabazleak

EITB MEDIA

Sevillako futbol-zelaiaren harmailak birtualki betetzeko ekimenak 71.874 zale bildu zituen guztira.

  • Ekimenak 71.874 zale bildu zituen.

    Ekimenak 71.874 zale bildu zituen. Argazkia: EITB Media

Joan den apirilaren 3an Athleticek eta Realak jokatu zuten Kopako finalaren harira, EITBk BaiedoBai erronka jarri zuen martxan, Cartuja futbol-zelaiko harmailak bi taldeen jarraitzaileekin birtualki betetzeko asmoz.

Ekimenak arrakasta handia izan zuen, 71.874 zale bildu baitziren guztira bertan (46.751 zuri-gorri eta 25.123 txuri-urdin), Andaluziako estadioak duen edukiera (60.000) nabarmen gaindituz.

Horrenbestez, Cartujako harmailak bete ondoren, jokalariek sinatutako talde bakoitzaren kamiseta baten zozketa egin da.

Bi elastikoen irabazleak honako hauek izan dira:

Sandra Plaza (Donostia).
Koldo Zabala (Ortuella).

Eskerrik asko ekimenean parte hartu zuten guztiei eta zorionak irabazleei.