Itxi

Futbola

Kluben Munduko Txapelketa

Al Sadd-Bartzelona (0-4): Lesioek garaipena lausotu dute

Erredakzioa

Santos talde brasildarraren aurka jokatuko dute Guardiolaren mutilek final handia. Villak, tibia haustuta, Alexis Sanchezek eta Mascheranok berdegunea lesionatuta utzi behar izan dute.

  • Al Sadd-Bartzelona (0-4). Argazkia: EFE

    Al Sadd-Bartzelona (0-4). Argazkia: EFE

Guardiolaren mutilek Kluben Munduko Txapelketako finala jokatuko dute Santos talde brasildarraren aurka. Kataluniako taldeak 0-4, erraz, gainditu du Al Sadd. Adrinaok lortu ditu partidako aurreneko bi golak lehenengo zatian eta Keitak eta Maxwellek emaitza borobildu egin dute bigarrenean. Villak tibia hautsi du eta Alexisek eta Mascherano ere lesionatuta utzi behar izan dute zelaia.

Kataluniako taldea nagusi izan da aurreneko zatian, baina aurrelariek hutsegite argiak egin dituzte erasoan. Hala ere, Al Sadd taldeko defentsek akats larriak egin dituzte eta 24. minutuan Guardiolaren mutilek 0-1ekoa jarri dute. Qatarreko taldeko atezainak hutsegite argia egin du eta Adrianok gola erraz lortu du.

David Villa lesionatu egin da eta 36. minutuan Alexis txiletarra zelairatu da. 42. minutuan Adrianok bigarrena lortu du atsedenaldiaren aurretik 0-2koa jartzeko.

Bigarren zatian, Bartzelonak arazorik gabe kontrolatu du jokoa eta 63. minutuan Keitak 0-3koa jarri du markagailuan. Hala ere, albiste txarra Alexisen lesioa izan da. Txiletarra, Villa lesionatuaren ordez sartu da zelaiara lehenengo zatian, baina min hartuta ordezkatu behar izan du Guardiolak.

Norgehiagokako azkenengo gola Maxwellek lortu du 80. minutuan. Jokalari brasildarrak ederki gainditu du Al Sadd taldeko atezaina jaurtiketa gogor bati esker. Nuerketako azkenengo minutuan Javier Mascheranok lesionatu egin da eta zelaia utzi behar izan du.