Itxi

Futbola

Barça aurkari?

Santos Kluben Munduko Txapelketako finalerako sailkatu da

Erredakzioa

Talde brasildarrak Japoniako Kashiwa gainditu du Neymar, Borges eta Danilo jokalarien golekin (1-3).

  • Neymar. Argazkia: EFE

    Neymar. Argazkia: EFE

Santos brasildarrak 1-3 hartu du mendean Japoniako Kashiwa Reysol taldea eta Kluben Munduko Txapelketako finalerako sailkatu da (1-3).

Japoniarrek gol aukerak sortu dituzte, baina ez dute aurkariaren atearen aurrean asmatu. Santoseko golegileak Neymar, Borges eta Danilo izan dira. Gol bikainak izan dira.

Brasilgo taldearen aurkaria FC Bartzelonak eta Al Saddek ostegun honetan jokatuko duten partidatik aterako da.

Fitxa teknikoa:

1 - Kashiwa Reysol: Sugeno, Hashimoto (Hyodo, 80'), Kondo, Masushima, Sakai, Otani, Kurisawa, Jorge Wagner, Leandro Domingues, Kudo (Kitajima, 46') eta Tanaka (Sawa, 65').

3 - Santos: Rafael Cabral, Danilo (Bruno Aguiar, 91'), Edu Dracena, Durval, Rodrigo, Henrique, Arouca, Elano (Alan Kardec, 59'), Ganso, Borges (Ibson, 80') eta Neymar.

Golak:
0-1, 19': Neymar;
0-2, 24': Borges.
1-2, 54': Sakai.
1-3, 63': Danilo.