Itxi

Futbola

Hilaren 28an San Mamesen

Tunisiaren aurka 'buruz' jokatzeko eskatu die Federazioak zaleei

Erredakzioa

Sarrerak abenduaren 16an jarriko dituzte salgai BBK-ko kutxazainetan eta 26an, berriz, San Mameseko leihatiletan. Partidaren aurkezpen ekitaldian Amorrortu aurkeztu dute teknikari berri gisa.

01:03
Euskal selekzioa-Tunisia: Sarrerak ostiralean jarriko dira salgai

Gaur Euskal selekzioak eta Tunisiakoak elkarren aurka jokatuko duten lagunartekoa aurkeztu du Euskadiko Futbol Federakundeak. Abenduaren 28an izango da San Mamesen eta gaurko aurkezpen ekitaldian Jose Mari Amorrortu aurkeztu dute selekzioko teknikari berri gisa.

Gauza gehiago eman dituzte jakitera, esaterako, nor izango den neurketa horretako epailea: Iturralde Gonzalez. Eta sarrerei dagokienez, hauxe: abenduaren 16an jarriko dituzte salgai BBK-ko orotarako kutxazainetan zein futbol federazioetan eta 26an, berriz, San Mameseko leihatiletan (10:30-13:00, 17:30-20:00).

Bestalde, Federazioak "buruz" jokatzeko eskatu die zaleei. Tunisiaren kontrako partidan bengalarik ez pizteko eta neurketa amaieran zelaira ez irtetzeko eskatu zaie jarraitzaileei. Euskal Selekzioaren "irudiari" min handia egiten baitiote gisa horretako ekintzek.