Futbola
21 urtez azpiko Eurokopa
España-Suitza (3-0): Iker Muniainek markagailua estreinatu du
Erredakzioa
7. minutuan Espainiaren gola sartu zuen Athleticeko jokalari gazteak Planasen pase bikaina baliatuta. Thiagok eta Bartrak sartu zituzten beste bi golak.
-
Iker Muniain, Suitzaren aurka. Argazkia: EFE
21 urtez azpiko Espainiako selezkioak erosotasunez hartu du mendean Suitzakoa (3-0) Eurokopako sailkatze faseko bosgarren partidan. Munian, Thiago eta Bartra izan dira golegileak.
5. multzoko lidergoan nagusitasunez dira espainiarrak, 15 punturekin. Luis Millaren selekzioak indartsu hasi du partida eta 7. minutuan Athleticeko Iker Muniainek markagailua estreinatu du, Planasen pase bikaina baliatuta. Bigarren zatian baloiarekin gozatu du Espainiak, garaipena poltsikoan zuen eta.
Fictxa teknikoa:
3 - Espainia: David de Gea; Martin Montoya, Iñigo Martinez, Marc Bartra, Carles Planas; Oriol Romeu (Koke, 46'), Thiago Alcantara, Sarabia (Isaac Cuenca, 57'), Iker Muniain; Rodrigo (Juan Carlos, 75') eta Isco.
0 - Suitza: Roman Burki, Taulant Xhaka (Wiss, 46'), Fabio Daprela, Raphael Koch, Phillipe Koch, Vullnet Basha, Nassim Ben Khalifa (Drmic, 79'), Nzuzi Toko, Pajtim Kasami, Haris Seferovic eta Steven Zuber.
Golak:
1-0, 7': Muniain.
2-0, 25': Thiago, de penalti;
3-0, 46': Bartra.