Futbola
Errege Kopa
Amorebietak eta Alavesek aurrera egin dute
A.B. | EITB Media
Talde bizkaitarrak 1-0eko emaitzarekin mendean hartu du UD Logroñes. Arabako taldeak garaipena lortu du Rinconen aurka (0-2). Bestalde, Leioa kanporatuta geratu da, Vila-realen aurka galduta (0-6).
-
Alaveseko jokalariak Guidettik Rincon taldeari sartu dion gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
2020-2021 Errege Kopako lehen kanporaketako hainbat partida jokatu dira asteazken honetan. Hiru euskal talde ibili dira lehian; bik aurrera egin dute, eta bat kanporatuta geratu da.
Bigarren B Mailako Amorebietak garaipena lortu du UD Logroñes Bigarren Mailako taldearen aurka (1-0) eta hurrengo kanporaketa jokatzeko txartela eskuratu du. Mikel Alvarok sartu du norgehiagokako gol bakarra, 44. minutuan.
Alavesek ere aurrera egin du txapelketa honetan Rincon taldeari 0-2ko emaitzarekin irabazita. Rincon Andaluziako Ohorezko Mailan jokatzen duen Malagako taldea da. Neurketa Rosaleda estadioan jokatu da, eta Guidettik sartu ditu partidako bi golak.
Leioa, aldiz, kanporatuta geratu da Vila-realen kontra porrota (0-6) jasota. Lehen Mailako taldearen eta Bigarren B Mailakaren artean dagoen aldea handia dela argi geratu Sarrienako berdegunean.