Itxi

Futbola

Egoera ekonomiko txarra

Barçak ez dizkie urtarrileko nominak ordainduko gizonezkoen lehen taldeko futbolariei

Erredakzioa

Carles Tusquets Bartzelonako Batzorde Kudeatzaileko presidenteak esan duenez, kluba "kaudimengabezia egoeran dago".

  • Jordi Alba

    Jordi Alba, berdegunean, partida baten amaieran. Argazkia: EFE

Carles Tusquets Bartzelonako Batzorde Kudeatzaileko presidenteak, klubak bizi duen egoera ekonomikoaz hitz egin du 'El Món a RAC 1' irratsaioari eskaini dion elkarrizketan.

"Urtarrileko nominak ezin dira ordaindu. Kluba kaudimengabezia egoeran dago, eta epaitegietara jotzeko modukoa da", azpimarratu du Tusquetsek. Batzorde Kudeatzaileko presidenteak azaldu duenez, gizonezkoen lehen taldeko jokalariei urtarrilean egin beharreko ordainketa atzeratu egin dute, ondorioz, klubak epe laburrean 170 milioi euro aurreztuko dituelako. Horrez gain, egoera ekonomikoa "oso txarra" baina "itxaropentsua" dela ere gaineratu du.

Lionel Messiri buruz ere hitz egin du Carles Tusquetsek: "Ikuspuntu ekonomikoari begiratuta, iragan udan Messi salduko nuke. Onena izango horixe izango zen, klubak dirua jaso eta aurreztuko baitzuen".