Itxi

Futbola

Nations League

Italiak eta Belgikak azken faserako txartela lortu dute

Erredakzioa

Italiarrek Bonsia-Herzegovinari irabazi diote (0-2) eta belgikarrek mendean hartu dute Danimarka (4-2). Ondorioz, Espainia, Frantzia, Belgika eta Italia lehiatuko dira Nazioen Ligako azken fasean.

  • Italia eta Bosnia-Herzegovina

    Italiako jokalariak Bosnia-Herzegovinari sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Italiak eta Belgikak Nazioen Ligako azken faserako txartela eskuratu dute asteazken honetan. Ondorioz, Espainiarekin eta Frantziarekin batera arituko dira tituluagatik lehian, 2021eko urriaren 6tik 10era artean jokatuko den azken fasean.

Bosnia-Herzegovinari irabazi dio Italiak (0-2) Belottiren eta Berardiren golekin. Gauzak horrela, Italiak A Ligako 1 multzoko lehen postuan amaitu du txapelketa honetako multzoen fasea.

Belgikak irabazi egin dio Danimarkari (4-2). Tielemans, Lukaku (bi) eta De Bruyne izan dira selekzio belgikarreko golegileak; Danimarkaren golak Windek eta Chadlik bere atean sartu dituzte. Belgika A Ligako 2 multzoko lider moduan sailkatu da azken fasera.