Futbola
20:45EAN
Euskal Selekzioarekin hitzordua, Ipuruan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Javier Clementeren gizonek talde garrantzitsua izango dute aurrean; norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, zuzenean.
-
Euskal Selekzioa.
Euskal Selekzioa bueltan da. Javier Clementeren taldeak FIFAko datetan jokatuko du berriro, urtebete eta erdi geldirik egon ostean. Eibarren zelaian egingo du, aurkari indartsu baten kontra: Costa Rica, Keylor Navas Real Madrileko atezain ohiaren selekzioa.
Mundialetan bost aldiz parte hartu du Costa Ricak eta orain arteko kaltea ordaintzeko gogoarekin iritsiko da Ipuruara, azken hiru partidetan ez baitu irabazterik lortu; Panamaren aurka urrian jokatu zituen bi partidetan galdu egin zuen eta aste honetan Catarren kontra berdindu egin du.
Clementek ez du erraza izango, Zubeldia eta Zaldua Realeko jokalarien azken orduko bajak ez betetzea erabaki duelako. Gauza bera Athleticeko Dani Garciarekin, positibo eman duen Jokin Ezkieta atezainarekin gertuko harremana izan ondoren, etxean konfinatuta dagoelako.
Norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai gaur, zuzenean, 20:45etik aurrera. Ez galdu!
Ustezko hamaikakoak:
Euskadi: Herrerin, Arbilla, Yeray, Aguirregabiria, Berchiche, Guevara, Sanjurjo, Garcia, Muniain, Bautista eta Iñaki Williams.
Costa Rica: Keylor Navas, Gamboa, Duarte, Waston, Calvo, Borges, Guzman, Venegas, Campbell, Lassiter eta Brown Forbes.
Futbol-zelaia: Ipurua.
Ordua: 20:45.
Zer da Euskal Selekzioa¿#BatzenGaituelako ¿¿¿ pic.twitter.com/o7aB9j9lZ7
— Euskadiko Futbol Federakundea - Federación Vasca (@EFF_FVF) November 15, 2020