Futbola
1979.etik
Aritz Aduriz, Euskal Selekzioko goleatzaile nagusia
eitb.eus
Jokalari zuri-gorri ohiak 12 gol egin ditu, ondoren Julen Guerrero dago 6rekin eta hirugarren lekuan Oscar De Paula 5ekin.
-
Aritz Aduriz gol bat ospatzen
1979.etik Euskal Selekzioaren gol gehien egin dituen jokalaria Aritz Aduriz da. Athleticeko jokalari ohiak 12 gol egin zituen jokatutako partidetan eta oso zaila izango da marka hori gainditzea.
Ondoren, Julen Guerrero dago 6rekin, eta hirugarren tokian Oscar De Paula 5 golekin.
Golegileen zerrenda
12 gol: Aritz Aduriz.
6 gol: Julen Guerrero.
5 gol: Óscar De Paula.
4 gol Dani, Bolo eta Jose Angel Ziganda.
3 gol: Imanol Agirretxe, Javier De Pedro, Julio Salinas, Ismael Urzaiz, eta Fran Yeste.
2 gol: Joseba Etxeberria, Iñigo Idiakez, Jesus Mari Satrustegi, Gaizka Toquero, Pello Uralde, Josu Urrutia, Ibai Gomez eta Iker Muniain.
Gol 1: Periko Alonso, Jose Maria Amorrortu, Genar Andrinua, Jose Mari Bakero, Jon Andoni Goikoetxea, Carlos Gurpegi, Santi Idigoras, Mikel Labaka, Fernando Llorente, Gaizka Mendieta, Josu Sarriegi, Markel Susaeta, Roberto Torres, Gari Uranga, Jesus Mari Zamora, Igor Gabilondo, Asier Illarramendi, Markel Bergara, Mikel Oyarzabal, Jon Bautista, Anaitz Arbilla, Aritz Elustondo eta Unai Nuñez.