Itxi

Futbola

EURO 2021

Eslovakia, Hungaria, Eskozia eta Ipar Mazedonia Eurokopara sailkatu dira

Erredakzioa

Jokoan zeuden azken txartelak eskuratu dituzte playoffetan. Eslovakiak Ipar Irlandari irabazi dio, Hungariak Islandiari, Ipar Mazedoniak Georgia kanporatu du, eta Eskoziak Serbia mendean hartu du.

  • Eslovakia

    Eslovakiako jokalariak Ipar Irlandari sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Eslovakia, Hungaria, Eskozia eta Ipar Mazedonia dira 2021eko Eurokopa jokatzeko sailkapena lortu duten azken lau selekzioak. Lau txartel zeuden jokoan playoffetan, eta jada jabeak dituzte. Kanpoan geratu dira: Georgia, Ipar Irlanda, Islandia eta Serbia

Eslovakiak garaipena lortu du Ipar Irlandaren aurka (2-1) luzapenean sartutako gol bati esker, eta San Mames (Bilbo) egoitza izango duen E multzoa osatuko du, Espainiarekin, Poloniarekin eta Suediarekin batera.

Hungariak Islandia mendean hartu du (2-1), eta Ipar Mazedoniak garaipena lortu du Georgiaren kontra (0-1). Bestalde, Eskoziak Serbia kanporatu du penaltien txandan nagusituta (5-4), partida (luzapena barne) bana berdinduta (1-1) amaitu ostean.