Futbola
Herbehereak - Espainia (1-1)
Unai Simonek debuta egin du Espainiako selekzioarekin
Erredakzioa
Athleticeko atezainak hasieratik amaieraraino jokatu du Herbehereetako selekzioaren aurkako (1-1) adiskidantzazko partida.
-
Unai Simon. Argazkia: @sefutbol
Espainiako selekzioak bana (1-1) berdindu du Herbehereen aurka asteazken honetan jokatu duen adiskidantzazko partida. Unai Simon atezainak debuta egin du Luis Enriquek zuzentzen duen selekzioarekin.
Athleticeko atezainak hasieratik amaieraraino jokatu du neurketa, baina ezin izan du golik jaso gabe bukatu Herbehereetako selekzioak gol bat sartu baitio. Hala ere, Luis Enrique Martinez hautatzaileak norgehiagoka amaitu ostean esan du "Unai Simon bikain" ibili dela.
Beste euskal jokalari bat ere Espainiako selekzioaren hasierako hamaikakoan egon da; konkretuki, Iñigo Martinez. Athleticeko erdiko defentsak 85 minutu jokatu ditu, eta orduan ordezkatu du Luis Enriquek, Sergio Ramos zelairatuta.
Partidako golak
Espainiak aurrea hartu du 19. minutuan Canalesek sartu duen golari esker (0-1). Bigarren zatia hasi bezain laster (47. minutuan), ordea, Van de Beekek neurketa berdindu du (1-1).
Fitxa teknikoa:
1 - Herbehereak: Bizot; Wijndal, Ake (6. min, Blind), Veltman, Hateboer (46. min, Dumfries); Frenkie de Jong (46. min, De Vrij), Van de Beek, Wijnaldum (46. min, Klaassen); Depay (79. min, Babel), Luuk de Jong eta Berghuis (46. min, Stengs).
1 - Espainia: Unai Simon; Bellerin, Eric, Iñigo Martinez (85. min, Ramos), Gaya (29. min, Reguilon); Rodri, Koke, Canales (72. min, Llorente); Marco Asensio (61. min: Traore), Gerard Moreno (61. min, Ferran Torres) eta Morata (61. min, Olmo).
Golak: 0-1, 19. min: Canales. 1-1, 47. min: Van de Beek.
Epailea: Davide Massa (ITA). Txartel horiak atera dizkie Reguilon eta Dani Olmo Espainiako selekzioko jokalariei.