Futbola
Eurokopa 2012
Txekiar Errepublika-Espainia (0-2): Garaipen erosoa
Erredakzioa
Matak eta Xabi Alonsok lortutako golei esker Espainiako selekzioak garaipen erraza eskuratu zuen Pragan. Erdilari gipuzkoarrak lesionatuta bukatu zuen norgehiagoka.
-
Xabi Alonsok eskuratu du bigaren gola. Argazkia: EFE
Espainia nagusi izan zen partida osoan zehar eta norgehiagoka kontrolpean mantendu zuten gorriek. Lehenengo zatiko 6. minutuan, Juan Matak Petr Cecha gaibnditu zuen buruz burukoan eta Chelseako jokalariak 0-1ekoa jarri zuen markagailuan.
0-2koa Xabi Alonso gipuzkoarrak eskuratu zuen lehenengo zatiko 23. minutuan. Real Madrileño jokalariak bigaren zutoinean errematatu zuen David Silvaren pase bikaina. Hala ere, Xabi Alonsok lesionatuta bukatu zuen norgehiagoka Hubschmannek sarrera gogorra egin baitzion erdilariari.
- Fitxa teknikoa:
0 - Txekiar Errepublika: Cech; Gebre Selassie, Hubnik, Sivok, Kadlec, Pudil; Tomas Hubschman, Kolar (Vacek, 77. minutuan), Jirácek, Rosický; eta Milan Baros (Pekhart, 63. minutuan).
2 - Espainia: Casillas; Sergio Ramos (Puyol, 46. minutuan), Raul Albiol, Pique, Arbeloa; Busquets, Xabi Alonso (Javi Martinez, 71. minutuan), Xavi; Silva, Mata eta Fernando Torres (Villa, 61. minutuan).
Golak: 0-1, 6. minutuan Mata. 0-2, 23. minutuan: Xabi Alonso.