Itxi

Futbola

COVID-19a

Zaleak harmailetara itzuli dira, Real Unionen eta Real Sociedad B-ren arteko partidan

Agentziak / Erredakzioa

Klubak 1.000 zale onartu ditu harmailetan. Honako hau izan da Euskadin zaleekin jokatu den lehenengo futbol partida, Covid-19aren pandemia hasi zenetik.

0:24
Publikoa Stadium Galeko harmailetan

Real Union eta Real Sociedad B-ren arteko lagunartekoa Euskadin zaleekin jokatu den lehenengo futbol partida izan da, Covid-19aren pandemia hasi zenetik. Bigarren B Mailan jokatzen duen taldeak 1.000 bazkide onartu ditu harmailetan.

Irungo taldeak zaleen sarrera bermatzeko protokoloa sortu du Irungo Udaletxearekin, Udaltzaingoarekin, Ertzaintzarekin eta futbol federakundeekin batera. Protokoloak berak dioenez, 1.000 zale onartuko dituzte harmailetan. Izan ere, hori baita Eusko Jaurlaritzak baimentzen duen zale kopurua aire zabalean burutzen diren kirolentzako.

Lagunartekoak, beraz, zale asko bildu ditu Stadium Galean. Hala ere, aglomerazioak saihesteko kontrolak egin dira. Futbol-zelaiaren sarreretan, gel hidroalkoholikoa zuten banagailuak ikusi dira. Gainera, zaleek segurtasun-tarteak mantenduta lekua hartu dute.

Horrenbestez, donostiarrek 0-2 irabazi duten partida izan da, Covid-19aren pandemia hasi zenetik, Euskadin zaleekin jokatu den lehenengo partida.