Itxi

Futbola

Santander Liga

Reala-Valentzia partidak irekiko du 4. jardunaldia, irailaren 29an

Erredakzioa

Vila-real-Alaves eta Eibar-Elx neurketak irailaren 30ean jokatuko dira; Athletic Club-Cadiz eta Granada-Osasuna, urriaren 1ean.

  • Reala - Valentzia

    Merino, Realarekin Valentziari sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Santander Ligak asteazken honetan publikatu ditu 4. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak. Jardunaldia irekiko duen neurketa izango da Reala-Valentzia, irailaren 29an (asteartean), 19:00etan.

Irailaren 30ean, asteazkenean, jokatuko da Vila-realen eta Alavesen arteko partida, 19:30ean; egun berean, Eibar-Elx norgehiagoka 21:30ean hasiko da. 

Urriaren 1ean, ostegunean, Athletic Club-Cadiz (19:00etan) eta Granada-Osasuna (21:30ean) norgehiagokak jokatuko dira.

Santander Liga (4. jardunaldia):

Irailak 29, asteartea

Reala-Valentzia (19:00etan)

Getafe-Betis (21:30ean)

Irailak 30, asteazkena

Huesca-Atletico Madril (19:00etan)

Vila-real-Alaves (19:00etan)

Eibar-Elche (21:30ean)

Real Madril-Valladolid (21:30ean)

Urriak 1, osteguna

Athletic Club-Cadiz (19:00ean)

Sevilla-Levante (19:00ean)

Celta-Bartzelona (21:30ean)

Granada-Osasuna (21:30ean)

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
18 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
18 12:00 - 15:30 TXIRRINDULARITZA | Itzulia Women: 3. etapa
18 14:00 - 17:30 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 9. etapa
18 17:40 - 20:00 PILOTA | Buruz Burukoa (finalerdia): Artola vs Larrazabal
19 23:15 - 01:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Gorostidiri omenaldia

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen