Itxi

Futbola

Bi denboraldirako kontratua

Damaris Egurrolak Evertonen jokatuko du

Erredakzioa

Athleticeko jokalari ohiak bi denboraldirako kontratua sinatuko du Ingalaterrako taldearekin.

  • Damaris Egurrola

    Damaris Egurrola, Euskal Telebistari eskainitako elkarrizketa baten. Argazkia: EiTB

Damaris Egurrolak Evertonen jokatuko du datorren denboralditik aurrera. Athleticeko jokalari ohiak bi denboraldirako kontratua sinatuko du Ingalaterrako taldearekin. Damarisek osasun-azterketa gainditzea bakarrik falta da, eta kontratua datzoen egunetan sinatuko dute bi aldeek.

Futbolari bizkaitarra Bartzelonak fitxatu behar zuela ematen zuen, baina negoziazioek ez zuten aurrera egin, egoera aldatu egin da, eta Emakumeen Premier Leaguean jokatuko du.

Egurrolak 21 urte beteko ditu abuztuaren 26an, eta urtebetetzea Evertonen elastikoa jantzita ospatzea opari bikaina izango litzateke Gautegiz Arteagako jokalariarentzat.