Itxi

Futbola

Burofax bidez

Messik Bartzelona utzi nahi duela jakinarazi dio klubari

Erredakzioa

Jokalariaren ustez, ekainaren 10a baino lehen taldea uzteko aukera ematen zion klausula oarindik baliatu dezake denboraldia abuztuaren 23an bukatu baita koronabirusaren pandemiaren ondorioz.

  • Lionel Messi

    Messi, Eibarren aurkako partida baten. Argazkia: EFE

Lionel Messik Bartzelona uzteko eskaera egin dio klubari astearte honetan, fax bidez. Barça utzi eta beste talde batera joan nahi du jokalari argentinarrak. Klubeko iturriek EFE Agentziari azaldu diotenez, Messiren kontratuan, ekainaren 10a baino lehenago kontratua eteteko klausula bat zegoen, eta, baliatuz gero libre joan zitekeen beste talde batera.

Hala ere, jokalari argentinarrak ez zuen klausula baliatu ekainaren 10a baino lehen, eta Bartzelonaren ustez kontratua automatikoki berritu zen 2021eko ekainaren 30era arte, Messiren etete-klausula 700 milioi eurokoa izatera pasa zelarik.

Barçak Messiri erantzun dio eta erretiroa hartu arte geratzeko eskatu dio

Bartzelonak erantzun egin dio Lionel Messik bidalitako faxari, beste fax baten bidez. Erretiroa hartu arte Barçan geratzeko eskatuz erantzun dio klubak jokalari argentinarrari.

Proiektu berria "indarrez eta ilusioz" gidatzeko eskera egin dio klubak Messiri, "beti egin duen bezala" eta bere kirol-ibilbidea Camp Noun buka dezala. Horixe jakinarazi diote klubeko iturriek EFE Agentziari.

Bestalde, Bartzelonak argi utzi nahi izan du, Messik ekainaren 10a baino lehenago eskatu behar zuela klubetik irtetea, eta epe horren barruan ez zuenez kontratuko klausula baliatu, kontratua indarrean duela 700 milioi euroko etete-klausularekin.