Futbola
Abuztuaren 21etik 30era
Bilbon eta Donostian jokatuko den Txapeldunen Ligako azken fasearen ordutegiak
Agentziak | Erredakzioa
Glasgow City – Wolsburgo (Reale Arena) eta Atletico Madril - Bartzelona (San Mames) partidek emango diote hasiera lehiari, ostiralean, 18:00etatik aurrera.
-
Jokalariak, Bartzelonaren eta Beyernen arteko partida batean. Argazkia: Efe.
Reale Arena eta San Mames futbol zelaiek emakumezkoen Txapeldunen Liga hartuko dute abuztuaren 21etik 30era. 10 egunetan final-laurdenak, finalerdiak eta finala jokatuko dira, guztiak partida bakarrera.
Europako zortzi talderik onenak izango dira lehian, tartean Olympique Lyon egungo txapelduna eta titulua irabazteko faborito nagusia.
FINAL-LAURDENAK
Glasgow City 1-9 Wolfsburgo (Reale Arena)
Atletico Madril 0-1 Bartzelona (San Mames)
Arsenal 1 - 2 PSG (Reale Arena)
Olympique Lyon 2 - 1 Bayern Munich (San Mames)
FINALERDIAK
Wolfsburgo 1 - 0 Bartzelona (Reale Arena)
PSG 0 - 1 Olympique Lyon (San Mames)
FINALA
Igandea, abuztuak 30 (20:00): Wolfsburgo - Olympique Lyon (Reale Arena)