Itxi

Futbola

Europa Liga, finalerdiak

Interrek samur irabazi dio Shakhtarri, eta finalean izango da Sevillaren aurka (5-0)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lautaro Martínez eta Romelu Lukaku aurrelariak bina gol sartu zituzten Italiako taldearen garaipenean.

  • Interreko jokalariak Shakhtarren aurka sartutako goletako bat ospatzen.

    Interreko jokalariak Shakhtarren aurka sartutako goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE

Inter Milanek 5-0 garaitu zuen Shakhtar Donetsk astelehen honetan, Europa Ligako finalerdietan, eta datorren ostiralean Kolonian jokatuko den finalean egongo da, Sevillaren aurka.

Lautaro Martinez argentinarrak eta Romelu Lukaku belgikarrak bina gol sartu zituzten, eta Danilo d 'Ambrosiok lortu zuen bosgarrena. Hala, Antonio Conteren taldeak garaipen sendoa erdietsi zuen, sendotasuna berresteaz gain.

Horrenbestez, Inter Europako final batean izango da beste behin ere, azkenekoa jokatu eta hamar urtera, Txapeldunen Liga irabazi zuenean Santiago Bernabeun Bayern Munichen aurka. Ostiral honetan, bere historiako laugarren UEFA/Europa Liga irabazteko aukera edukiko du.

Fitxa teknikoa:

5 - Inter: Handanovic; Godín, De Vrij, Bastoni; D'Ambrosio (Moses, 81. min), Barella, Brozovic (Sensi, 85. min), Gagliardini, Young (Biraghi, 68. min); Lukaku (Esposito, 85. min) eta Lautaro (Eriksen, 81. min).

0 - Shakhtar: Pyatov; Dodo, Krivtsov, Kocholava, Matviyenko; Stepanenko, Marcos Antonio; Alan Patrick (Solomon, 60. min), Marlos (Konoplyanka, 75. min), Taison eta Junior Moraes.

Golak: 1-0, 22. min: Lautaro. 2-0, 64. min: D'Ambrosio. 3-0, 74. min: Lautaro. 4-0, 78. min: Lukaku. 5-0, 84. min: Lukaku.

Epailea: Szymon Marciniak (Polonia). Txartel horiak:  Taison (Shakhtar).

FINALERDIAK

Abuztuak 16

Sevilla 2–1 United

Abuztuak 17

Inter Milan 5-0 Shakhtar

FINALA

Abuztuak 21

(21:00) Sevilla – Inter Milan