Futbola
FINAL-LAURDENAK
Sevilla eta Shakhtar, Europa Ligako finalerdietara
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Andaluziako taldeak 88. minutura arte itxaron behar izan du Wolverhampton gainditzeko (1-0); Ukrainako taldeak, ostera, aise kanporatu du Basilea (4-1).
-
Lucas Ocamposk sartu du Sevillaren gol bakarra. Argazkia: EFE
Julen Lopetegui gipuzkoarrak zuzentzen duen taldeak lanak izan ditu neurketako hasierako minutuetan, Nuno Espirito Santo portugaldarraren mutilak gehiago izan baitira hastapenean. Besteak beste, penalti bat izan dute euren alde 11. minutuan, baina Raul Jimenez aurrelari mexikarraren jaurtiketa gelditzeko gai izan da Bono atezaina. Hortik aurrera, Andaluziako taldea nagusi izan da, nahiz eta azken unera arte itxaron behar izan duten aurrera egiteko.
Fitxa teknikoa:
0 - Wolverhampton Wanderers: Patricio; Boly, Coady, Saiss; Doherty, Dendoncker, Moutinho (Pedro Neto, 71. min), Neves, Vinagre; Raúl Jimenez eta Adama Traoré (Diogo Jota, 79. min).
1 - Sevilla: Bono; Jesús Navas, Koundé, Diego Carlos, Reguilón; Fernando, Joan Jordán (Franco Vázquez, 85. min); Ocampos, Éver Banega, Suso (Munir, 89. min) eta En-Nesyri (De Jong, 85. min).
Gola: 0-1, 88. min: Ocampos.
Epailea: Daniele Orsato (Italia). Txartel horiak: Diego Carlos (Sevilla); Saiss (Wolverhampton).
Shakhtarrek ez du zailtasunik izan
Shakhtar taldeko jokalariak Basilearen aurkako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Suitzako taldea txapelketako defentsarik onenetakoa duen ospearekin iritsi da partidara, baina berehala egokitu zaio bere burua markagailuan azpitik ikustea, defentsan egindako akats batengatik, hain zuzen ere. Azkenean, gau bakarrean lehiaketa osoan zehar aurretik jasotako adina gol hartu ditu.
Fitxa teknikoa:
4 - Shakhtar: Pyatov; Dodo, Kryvstov, Bondar, Matvienko; Marco Antonio (Maycon, 85. min), Stepanenko, Marlos (Solomon, 72. min), Alan Patrick (Kovalenko, 78. min), Taison (Tete, 85. min) eta Junior Moraes (Fernando, 85. min).
1 - Basilea: Nikolic; Widmer, Alderete, Van der Werff (Ramires, 73. min), Petretta; T. Xhaka (Marchand, 60. min), Campo, F. Frei; Stocker (Wolfswinkel, 73. min), Arthur Cabral (K. Ademi, 73. min) eta Pululu.
Golak: 1-0, 2. min: Junior Moraes. 2-0, 22. min: Taison. 3-0, 75. min: Allan Patrick, penaltiz. 4-0, 88. min: Dodo. 4-1, 92. min: Wolfswinkel.
Epailea: Michael Oliver (Ingalaterra). Txartel horiak: Frei eta Arthur Cabral (Basilea); Allan Patrick eta Bondar (Shakhtar).
FINAL-LAURDENAK
Manchester United 1–0 Kopenhage
Inter Milan 2–1 Leverkusen
Shakhtar 4–1 Basilea
Wolverhampton 0–1 Sevilla
FINALERDIAK
Abuztuak 16
(21:00) Sevilla vs Manchester United
Abuztuak 17
(21:00) Inter Milan vs Shakhtar
FINALA
Abuztuak 21
(21:00)