Futbola
FINAL-LAURDENAK
Inter Milan eta Manchester finalerdietan izango dira, aurreikuspenak beteta
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Italiarrek, Lukakuren lan izugarrian oinarrituta, 2-1 garaitu dute Leverkusen. 'Deabru gorriek', berriz, luzapena behar izan dute Kopenhage kanporatzeko (1-0).
-
Lukaku Interren bigarren gola ospatzen. Argazkia: EFE
Hartara, gaur erdietsitako golarekin, lehiaketa horretan jarraian sartu duen bederatzigarrena pilatu du belgikarrak, eta, ondorioz, Alan Shearer ingelesak 2005ean Newcastle taldearekin ezarritako zortzi goleko marka gainditu du Lukakuk. Talde alemaniarraren gola Kai Havertzek egin du.
Interrek Shakhtar Donetsk edo Basilea izango du aurkari finalerdietan. Astearte honetan izango dira aurrez aurre, Veltins Arenan (Gelsenkirchen).
Fitxa teknikoa:
2 - Inter: Handanovic; Godín, De Vrij, Bastoni (Skriniar, 84. min); D'Ambrosio (Moses, 59 . min), Barella, Brozovic, Gagliardini (Eriksen, 59. min), Young; Lautaro (Alexis, 64. min) eta Lukaku.
1 - Leverkusen: Hradecky; Bender (Bellarabi, 85. min), Tah, Tapsoba, Sinkgraven (Wendell, 68. min); Baumgartlinger (Amiri, 68. min), Palacios (Bailey, 59. min), Demirbay, Havertz, Diaby; Volland (Alario, 85. min).
Golak: 1-0, 15. min: Barella; 2-0, 20. min: Lukaku; 2-1, 24. min: Havertz.
Epailea: Alberto Del Cerro Grande (Espainia). Txartel horiak: D'Ambrosio, Eriksen eta Barella (Inter); Sinkgraven, Bender eta Tapsoba (Leverkusen).
Manchesterrek luzapena behar izan du
Espero baino gehiago kostatu zaio Ingalaterrako klub historikoari Danimarkako taldea garaitzea. Danimarkarrek ere aukerak izan dituzte, batez ere lehen zatian, baina azkenerako amore eman behar izan dute aurkariaren kalitate handiagoaren aurrean. Kopenhagek Johnsson atezaina izan du jokalaririk nabarmenena, geldiketa bikainak egin baititu.
Fitxa teknikoa:
1 - Manchester United: Romero; Wan-Bissaka, Bailly (Lindelöf, 70. min), Maguire, Williams; Fred (Matic, 70. min), Pogba; Greenwood (Mata, 91. min), Fernandes, Rashford (Lingard, 113. min); Martial (McTominay, 120. min).
0 - Kopenhage: Johnsson; Varela (Bartolec, 105. min), Nelsson, Bjelland, Boilesen (Bengtsson, 15. min); Stage (Mudrazija, 105. min), Zeca; Biel (Oviedo, 57. min), Wind, Falk (Bøving, 12. min); Daramy (Kaufmann).
Gola: 1-0, 95. min: Fernandes (penaltiz).
Epailea: Clément Turpin (Frantzia). Txartel horiak: Maguire eta Bailly (Manchester United); Kaufmann, Stage eta Zeca (Kopenhage).
FINAL-LAURDENAK
Abuztuak 10
Manchester United 1–0 Kopenhage
Inter Milan 2–1 Leverkusen
Abuztuak 11
21:00 Shakhtar – Basilea
21:00 Wolverhampton – Sevilla
FINALERDIAK
Abuztuak 16
21:00 Wolverhampton edo Sevilla vs Manchester United
Abuztuak 17
21:00 Inter Milan vs Shakhtar edo Basilea
FINALA
Abuztuak 21
21:00