Futbola
'Futbol ez profesionala'
Federazioak Erakundeekin bateratutako plana proposatu du txapelketei ekiteko
Erredakzioa
Lurraldeko Federazioek euren erkidegoetako osasun zein kirol agintariekin ezarri beharko dituzte baldintzak, eta baimena dutenean txapelketak abian jarri ahalko dituzte.
-
Espainiako Futbol Federazioak ohar ofiziala publiktzean erabiltzen duen irudia. Argazkia: RFEF
Espainiako Futbol Federazioak batzarra egin du Lurraldeko Federazioetako presidenteekin astelehen honetan, estatu mailako txapelketak noiz hasiko diren eztabaidatzeko. Espainiako Futbol Federazioak jakinarazi duenez, Lurraldeko Federazioek euren erkidegoetako osasun zein kirol agintariekin ezarri beharko dituzte baldintzak, eta baimena dutenean txapelketak abian jarri ahalko dira.
Espainiako Federazioa eta Lurraldeko Federazioak akordio honetara iritsi dira: "aho batez erabaki da erkidego bakoitzeko kirol zein osasun agintariek Lurraldeko Federazioekin erabaki dezatela txapelketak abian jarri ahal izateko baldintzak zeintzuk izan behar diren. Agintariek baimena ematen dutenean hasi ahalko dira txapelketak".
Bestalde, Espainiako Federazioak argi utzi nahi izan du "guztiz faltsua" dela txapelketak atzeratzea eta urtarrilean edo beranduago hastea proposatu duela.