Futbola
Europa Liga
Inter, United, Kopenhage eta Shakhtar final-laurdenetan izango dira
eitb.eus
Italiarrek Getafe kanporatu dute (2-0), Shalke 04 Alemaniako taldearen zelaian jokatu den partida bakarreko kanporaketan.
-
Lukakuk sartu du Interren aldeko lehen gola.. Argazkia: EFE
Getaferen ametsa zapuztu duen Inter Milan Europa Ligako final-laurdenetan izango da, eta italiarrekin Manchester United, Kopenhage eta Shakhtar Donetsk ere kanporaketa horretan arituko dira; izan ere, LASK, Basaksehir eta Wolfsburgo taldeen aurka hurrenez hurren zituzten kanporaketak gainditu dituzte asteazken honetan, koronabirusaren eraginez ia bost hilabeteko etena izan duen lehiaketari heldu dioten egunean.
Interrek 2-0 irabazi dio Madrilgo taldeari, partida bakarrera jokatu den neurketan. Getafek penalti bat izan du bere alde norgehiagoka 1-1 berdintzeko, baina Jorge Molinak huts egin du. Manchester Unitedek emaitza irauli behar izan du gaurkoan (2-1) garaipena lortzeko, nahiz eta kanporaketa erabakita utzi zuen joaneko neurketan (0-5). Kopenhage eta Shakhtarrek ere aurrera egitea lortu dute 3-0 irabazi baitituzte gaurkoan euren lehiak.
FINAL-ZORTZIRENAK
Abuztuak 5
Shakhtar 3–0 Wolfsburgo, (1-2 joanekoan)
Kopenhage 3–0 Basaksehir, (1-0 joanekoan)
Manchester United 2–1 Lask, (0-5 joanekoan)
Inter 2–0 Getafe, (Partida bakarrera jokatutako kanporaketa)
Abuztuak 6
(18:55) Leverkusen – Rangers (1-3 joanekoan)
(18:55) Sevilla – Erroma (Partida bakarrera jokatutako kanporaketa)
(21:00) Basilea – Eintracht (0-3 joanekoan)
(21:00) Wolverhampton – Olympiakos (1-1 joanekoan)
FINAL-LAURDENAK
Abuztuak 10
Manchester United – Kopenhage
Inter Milan vs (Rangers – Leverkusen)
Abuztuak 11
Shakhtar vs (Eintracht – Basilea)
(Olympiakos – Wolverhampton) vs (Sevilla – Erroma)
FINALERDIAK
Abuztuak 16
Olympiakos, Wolverhampton, Sevilla edo Erroma) vs United edo Kopenhage
Abuztuak 17
Inter, Rangers edo Leverkusen vs Shakhtar, Eintracht edo Basilea
FINALA
Abuztuak 21
21:00etan