Futbola
UEFA
Simon, Odegaard eta Estupiñan LaLigan ezustekoa eman duten jokalarien taldean dira
Agentzi / Erredakzioa
Euskal taldeen jokalari hauekin batera, Federico Valverde eta Takefusa Kubo bezalako izenak ere dira UEFAk hautatutako ezustekoen taldean.
-
Pervis Estupiñan. Argazkia: EFE
Athleticeko Unai Simon atezaina, Realeko Martin Odegaard norvegiarra eta Osasunako Pervis Estupiñan ekuadortarra LaLiga 2019-20an ezustekoak eman duten jokalarien taldean dira, UEFAk hautatuak. Horiez gain, Federico Valverde (Real Madril) eta Takefusa Kubo (Mallorca) bezalako izenak ere talde horretan agertzen dira.
Honako hau da UEFAk hautatutako LaLiga 2019-20ko ezustekoen taldea:
Atezaina: Unai Simon (Athletic).
Atzelariak: Victor Diaz (Granada), Domingos Duarte (Granada), Jules Kounde (Sevilla), Pervis Estupinan (Osasuna).
Erdilariak: Fede Valverde (Real Madril), Martin Odegaard (Reala), Takefusa Kubo (Mallorca).
Aurrelariak: Ansu Fati (Bartzelona), Lucas Ocampos (Sevilla), Carlos Fernandez (Granada).