Itxi

Futbola

Koronabirusa

Bertan behera Deportivo-Fuenlabrada, COVID-19an 7 jokalarik positibo eman ondoren

Agentziak / Erredakzioa

Fuenlabrada taldeko 7 jokalarik positibo eman dute LaLigak egiten dituen koronabirus probetan. Momentuz, SmartBankeko jardunaldia jokatuko da.

  • Fuenlabrada. Argazkia: Twitter @CFuenlabradaSAD

    Fuenlabrada. Argazkia: Twitter @CFuenlabradaSAD

Deportivo eta Fuenlabradaren arteko partida bertan behera utzi dute, Madrilgo taldeko 7 jokalarik COVID-19an positibo eman ondoren. Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) eta LaLigak adierazi dutenez, bi talde horien arteko partida bakarrik utziko da bertan behera eta, beraz, SmartBankeko 42. jardunaldiko partidak jokatuko dira.

Fuenlabrada taldeak hotelean jarraitzen du eta, positibo emandako jokalariak, bakarturik mantentzen dira.

LaLigak eta Espainiako Futbol Federazioak erabaki dutenez, Deportivoren eta Fuenlabradaren arteko partida bakarrik bertan behera utziko da.