Futbola
37 eta 38. jardunaldiak
Titulua, Europa eta jaitsiera, gaur gauean jokoan
eitb.eus
Realak, Athleticek eta Alavesek oraindik ez dituzte euren helburuak bete eta bi jardunaldi geratzen dira. Madrilek eta Bartzelona titulua izango dute jokoan.
-
Alavesek puntuak behar ditu oraindik
Gaur Santander Ligako 37. jardunaldia jokatuko da eta igandean 38.a eta azkena izango da jokoan.
Eibarrek eta Osasunak, etxeko lanak eginda, ez dute ezer jokoan azken bi partidetan. Realak eta Athleticek Europa Ligara sailtzeko erronka bizi-bizirik dute oraindik eta lehia horretan sartuta daude. Alavesek, ordea, mailari eustea du jomuga eta horretarako hiru puntu behar ditu oraindik edo aurkari zuzenek (Mallorca eta Leganes) partidarik ez irabaztea.
Real Madrilek Vila-real gainditzen badu Santiago Bernabe futbol-zelaian titulua eskuratuko du eta Mallorcak eta Leganesek maila galdu dezakete gaur bertan.
37. JARDUNALDIA (osteguna)
(18:30) Eibar - Valladolid
(21:00) Athletic - Leganes
(21:00) Bartzelona - Osasuna
(21:00) Betis - Alaves
(21:00) Celta - Levante
(21:00) Getafe - At. Madril
(21:00) Mallorca - Granada
(21:00) R. Madril - Vila-real
(21:00) Reala - Sevilla
(21:00) Valentzia - Espanyol
38. JARDUNALDIA (igandea)
(21:00) Alaves - Bartzelona
(21:00) At. Madril - Reala
(21:00) Espanyol - Celta
(21:00) Granada - Athletic
(21:00) Leganes - R. Madril
(21:00) Levante - Getafe
(21:00) Osasuna - Mallorca
(21:00) Sevilla- Valentzia
(21:00) Vila-real - Eibar
(21:00) Valladolid - Betis