Itxi

Futbola

Uztailaren 7tik 10era

Ligako 35. jardunaldiko ordutegiak

EITB.EUS

Real Madril - Alaves izango da jardunaldia itxiko duen partida, uztailaren 10ean.

  • Joselu Sergio Ramosekin, lehen itzuliko partidan

    Joselu Sergio Ramosekin, lehen itzuliko partidan. Argazkia: EFE

Ligak astearte honetan iragarri ditu uztailaren 7tik 10era jokatuko den 35. jardunaldiko ordutegiak. Euskal taldeei dagokienez, lehen partida Osasunak Betisen aurka jokatuko duena izango da, uztailaren 8an (19:30).

Hurrengo egunean, uztailaren 9an, Eibarrek eta Athleticek Leganes eta Sevilla hartuko dituzte, hurrenez hurren.

Azkenik, ostiralean Realaren eta Alavesen txanda izango da. Txuri-urdinek Granada izango dute aurkari Reale Arenan; babazorroek, berriz Alfredo Di Stano futbol-zelaira joango dira Real Madrilen kontra aritzeko.

Uztailaren 7a, asteartea

(19:30) Valentzia – Valladolid

(22:00) Celta – Atletico Madril

 

Uztailaren 8a, asteazkena:

(19:30) Betis Osasuna

(19:30) Getafe – Vila-real

(22:00) Bartzelona – Espanyol

 

Uztailaren 9a, osteguna:

(19:30) Eibar Leganes

(19:30) Mallorca – Levante

(22:00) Athletic Sevilla

 

Uztailaren 10a, ostirala:

(19:30) Real Sociedad Granada

(22:00) Real Madril Alaves