Futbola
28. jardunaldia
Futbola martxan da berriro
eitb.eus
Talde andaluziarren arteko derbiarekin hasi zena berriro Santander LaLiga txapelketa Sanchez Pizjuan futbol-zelaian.
-
Sevilla-Betis, lehen partida. Argazkia: EFE
Santander Liga ostegunean hasi zen Sevilla eta Betis taldeen arteko partidarekin.
Ligako 28. jardunaldiko Espanyol-Alaves partida ekainaren 13an, larunbatean, jokatuko da, 13:00etan. Igandean, ekainaren 14an, Athletic-Atletico Madril (14:00etan), Real Madril-Eibar (19:30ean) eta Reala-Osasuna (22:00etan) neurketen txanda izango da.
Astebarruan jokatuko da 29. jardunaldia, ekainaren 15ean (astelehena), Levante-Sevilla eta Betis-Granada partidak jokatuko direlarik. Eibar-Athletic euskal derbia ekainaren 17an (asteazkena) izango da, 19:30ean, eta, egun berean jokatuko da Osasuna-Atletico Madril (22:00etan) neurketa. Jardunaldiko beste euskal derbia Alavesek eta Realak jokatuko dute ekainaren 18an (osteguna), 19:30ean.
Santander Ligako 28. ta 29. jardunaldietako partidak:
28. jardunaldia
Ostirala, ekainak 12:
19.30ean: Granada-Getafe
22.00etan: Valentzia-Levante
Larunbata, ekainak 13:
14.00etan: Espanyol-Alaves
17.00etan: Celta-Vila-real
19.30ean: Leganes-Valladolid
22.00etan: Mallorca-Bartzelona
Igandea, ekainak 14:
14.00etan: Athletic-Atletico Madril
19.30ean: Real Madril-Eibar
22.00etan: Reala-Osasuna
29. jardunaldia:
Astelehena, ekainak 15:
19.30ean: Levante-Sevilla
22.00eta: Betis-Granada
Asteartea, ekainak 16:
19.30ean: Getafe-Espanyol
19.30ean: Vila-real-Mallorca
22.00etan: Bartzelona-Leganes
Asteazkena, ekainak 17:
19.30ean: Eibar-Athletic
19.30ean: Valladolid-Celta
22.00 Osasuna-Atlético de Madrid
Osteguna, ekainak 18:
19.30ean: Alaves-Reala
22.00etan: Real Madril-Valentzia