Futbola
Torino-Parma, lehen partida
Serie A Liga ekainaren 20an bueltatuko da
eitb.eus
Italiako Ligako partida gehienak gauean jokatuko dira, iluntzeko 21.45ean.
-
Dybala eta Ronaldo (Juventus). EFE
Italiako Ligak ofizial egin du bere bueltaren data 2019-2020 denboraldia amaitzeko.
Ekainaren 20an hasiko da 26. jardunaldiarekin eta lehen partida Torinok eta Parmak jokatuko dute arratsaldeko 19:30ean. Guztira 144 partida jokatuko dira 44 egunetan.
Gobernuaren oniritzia jaso eta gero Serie A-k partida gehienen ordutegia gauez jartzea erabaki du, beraz, 21:45ean izango dira neurketa gehienak, halere, 17:15ean eta 19:30ean ere jokatuko dira.
Egutegi berria
26. jardunaldia
Ekainaren 20a
19.30 Torino-Parma
21.45 Hellas Verona-Cagliari
Ekainaren 21a
19.30 Atalanta-Sassuolo
21.45 Inter-Sampdoria
27. jardunaldia
Ekainak 22
19.30 Lecce-Milan
19.30 Fiorentina-Brescia
21.45 Bolonia-Juventus
Ekainak 23
19.30 Verona-Nápoles
19.30 Spal-Cagliari
21.45 Genova-Parma
21.45 Torino-Udinese
Ekainak 24
19.30 Inter-Sassuolo
21.45 Atalanta-Lazio
21.45 Roma-Sampdoria
Nabarmentzeko partidak
Milan-Roma (28. jardunaldia, ekainak 28)
Lazio-Milan (30. jardunaldia, uztailak 4)
Milan-Juventus (31. jardunaldia, uztailak 7)
Juventus-Atalanta (32. jardunaldia, uztailak 11)
Napoles-Milan (32. jardunaldia, uztailak 12)
Juventus-Lazio (34. jardunaldia, uztailak 20).