Futbola
Pandemiaren menpe
2020/2021ko LaLiga irailaren 12an hasiko da
eitb.eus
Javier Tebasek ekainaren 11an lehen partida jokatuko dela berretsi du.
-
Alaves - Athletic. EFE
Javier Tebasek, LaLigako presidenteak, hurrengo denboraldia irailaren 12an hasteko lanean ari direla esan du. Oraindik asko falta da, baina hori da egun daukaten nahia.
Lehenago aurtengo denboraldia bukatu behar da eta horretarako ekainaren 11an lehen partida jokatzea nahi du Tebasek, "Jaungoikoak nahi badu 11an futbola hasiko da berriro eta geratzen diren hamaika jardunaldiak bukatuko dira"
"Madril eta Bartzelona bigarren fasera pasatu behar dira deseskaladan .130 pertsona ari dira buru-belarri lanean dena egin ahal izateko, prest gaude" gehitu du Javier Tebasek.