Futbola
Zigortuak izan daitezke
Ocampos, Banega, De Jong eta Vazquez, lehenak deseskalatze prozesuko arauak hausten
Erredakzioa
Ever Banegaren emazteak, 10 pertsona baino gehiago bilduta agertzen ziren argazki bat publikatu zuen sare sozialetan. Lau futbolariak, Sevilla klubaren zigorra eta osasun-agintariena jaso dezakete.
-
Banegaren sare sozialetan une batez publikatuta egon zen argazkia
Lucas Ocampos, Luuk De Jong, Franco 'Mudo' Vazquez eta Ever Banega Sevilla taldeko jokalariek deseskalatzearen 1 faseko arauak hautsi dituzte, eta klubaren zigorra jasotzeaz gain, osasun-agintariena ere jaso dezakete.
Larunbatean, Banegaren emazteak argazki bat igo zuen une batez sare sozialetara, eta, bertan azaltzen ziren lau futbolariak euren bikoteekin eta beste pertsona batzuekin. Hamar pertsona baino gehiago zeuden bilduta, osasun-agintariek COVID-19 koronabirusaren hedapena geldiarazteko ezarritako neurriak hautsiz.
Gainera, Ocamposek, Banegak, 'Mudo' Vazquezek eta De Jongek, ez dute errespetatu Osasuna Sailak, LaLigak eta Espainiako Futbol Federazioak Santander Ligaren itzulerarako adostutako protokoloa.