Futbola
COVID-19a uztez badu
Deskonfinamenduaren faseak futbolean
eitb.eus
Bakarkako entrenamenduak maiatzaren 4an hasiko dira eta lehiaketa ekainaren erdialdean bueltatu daiteke.
-
Futbola ekainean hasi daiteke
Espainiako Gobernuak deskonfinamendu plan bat diseinatu du, lau fasetan, maiatzaren 4an hasiko da eta eragin zuzen izango du futbol profesionalaren etorkizunean.
Fase bakoitzak bi aste iraungo du eta, hurrengo etapara igarotzeko, osasun adierazleek datu onak erakutsi beharko dituzte. Hamabostean behin, Osasun Ministerioak adierazleak betetzen diren ebaluatuko du, eta hurrengo fasera pasatu edo ez erabakiko du.
ZERO FASEA
Maiatzak 4
Profesionalak diren kirolariek aukera izango dute bakoitzak bere kirola egiteko, hori bai, bakarkako lana izango da eta denboraldiaurrea izango balitz bezala hartu beharko dute futbol taldeek.
1. FASEA
Maiatzak 11
Hurrengo fase honetan goi mailako errendimenduko zentroak zabalduko dituzte. Osasun-neurri guztiak kontuak izango dira eta txandaka egingo da lan, "entrenamendu ertainak" bezala ezagutzen da fase hau.
Oraindik gauza asko zehazteke daude, ia talde txikietako lan-saioak izango diren, segurtasuna entrenamenduetan, etab.
2. FASEA
Ekaina
Datuek hamabost eguneko fase-erritmo horrekin jarraitzea ahalbidetzen badute aurrera egingo da planarekin. Fase honetan "entrenamendu totalak" baimenduko dira, beraz, taldeek aukera izango dute elkarrekin entrenatzeko lehiaketaren hasierari begira.
3. FASEA
Ekaina
Mugikortasun orokorra malgutuko da, baina musukoa etxetik kanpo eta garraio publikoetan erabiltzea gomendatuko da. Pandemia kontrolatuta baldin badago lehiaketa hasteko baimena emango da, ekainaren erdialdean edo azken astean izango da hori.