Futbola
61 urte zituen
Michael Robinson zendu da
eitb.eus
Osasunako jokalari ohia eta kirol-esataria minbizia jota hil da Madrilen.
Michael John Robinson Leicesterren jaio zen (Ingalaterra) 1958ko uztailaren 12an eta gaur zendu da Madrilen, futbolari eta kirol-esataria izan zen.
1987ko urtarrilean heldu zen Osasunara. Talde nafarrak 25 milioi pezeta ordaindu zituen eta jokalariak berak onartu zuen ez zekiela nork fitxatu zuen ezta ze herrian jokatuko zuen. Zekien gauza bakarra aurreko denboraldian UEFAko txapelketan Glasgow Rangers taldea kanporatu zutela.
Robinsonen debuta San Mamesen izan zen urtarrilaren 10ean eta bi denboraldi geroxeago futbola utzi behar izan zuen belaunagatik.
Hortik aurrera kazetari lanak egin zituen Espainian.
Hitzik gabe utzi gaitu Michael Robinsonen heriotzak. Gure oroimenean egongo da beti.
— C. A. OSASUNA (@caosasuna_eus) April 28, 2020
Besarkadarik beroena bere familiari.
Goian bego, @michaelrobinson. pic.twitter.com/TAvv97OJir