Futbola
Futbola
Camacho, Txinako selekzioko entrenatzaile berria
Erredakzioa
Murtziako entrenatzaileak, talde txinatarra Brasilgo 2014ko Mundialeko azken faserako sailkatzea du helburu.
-
Argazkia: EFE
Hurrengo hiru urteetarako sinatu du Jose Antonio Camachok Txinako selekzioko entrenatzaile gisa. Murtziako entrenatzailearen helburu argia, Brasilgo Mundialerako sailkatzea izango da.
Gao Hongbo entrenatzaile kargutik kendu du Txinako Futbol Elkarteak (CFA) eta bere ordez esperientzia handiko gizona jarri dute aulkian. Talde Txinatarrak 2002an jokatu zuen Mundial bateko azken fasea Bora milutinovicen gidaritzapean eta Murtziako entrenatzaileak hori errepikatzea du helburu.