Futbola
Hurrengo denboraldirako
Futboleko fitxaketak merkeagoak izango dira
eitb.eus
Azken urteetan fitxaketa milioidunak eman dira, baina hori hurrengo urtean aldatu daiteke %25 edo 30 inguru.
-
Mbappe (PSG), guztiek fitxatu nahi duten jokalaria. EFE
Rodri Basterrek, jokalarien ordezkariko Promoesport agentziaren sortzaile eta zuzendariak, hurrengo denboraldiko merkatu kontserbadore baten aurrean gaudela esan du.
Fitxaketen salneurrietan %25eko edo 30eko beherakadak ikusiko omen direla aurreikusten du. Azken urteetan fitxaketa milioidunak eman dira, esaterako, Paris Saint Germainek 222 milioi ordaindu zituen Neymarren fitxaketa burutzeko (2017).
Beste alde batetik, Gregor Reiter Alemaniako Agenteen Elkarteko zuzendariarentzat koronabirusaren krisiak eragin zuzena izan dezakeela hurrengo denboraldiko fitxaketetan. Bere aburuz merkeagoak izango dira kluben egoera asko aldatuko baita.
'Etena zenbat eta luzeagoa izan, orduan eta aukera gehiago fitxaketen salneurriak behera egiteko klubek ezin dutelako aurreztu egun duten egoeran' adierazi du Gregor Reiterrek Sport Bild egunkarian.