Futbola
Sailkapenak
Europako Ligen egoera koronabirusak eten zituenean
eitb.eus
Bartzelona, Liverpool, PSG, Bayern Munich, Juventus eta Porto dira liderrak. Halere, zer gertatuko ote den ligetan ez dago argi.
-
Liverpool, jaun eta jabe Premierren
2020ko Eurokopa atzeratu ondoren eta Europako Liga guztiak behin etenda, eszenatoki ezberdin guztiak aztertzen hasi dira.
Ingalaterra: Ia talde guztiek 29 partida jokatu dituzte, beraz, 9 jardunaldi geratzen dira; Liverpool da lider sendoa 25 puntuko aldearekin Manchester Cityrekiko, beraz, oso titulua eurena da aurten.
Espainia: 27 jardunaldi jokatuta Bartzelona dago lehen postuan, bi puntura Real Madril dago eta Europako postuetako lehia handia da, baita maila ez galtzeko.
Alemania: Bayern Munichek agintzen du, baina Bundesligako garaikurra lortzea inoiz baino garestiago dago, Borussia Dortmund, RB Leipzig eta Borussia Mönchengladbach oso hurbil ditu Bayernek.
Italia: 12 partida liga amaitzeko eta Juventusek puntu bakarreko aldea du Laziorekiko, Inter, partida bat gutxiagorekin, 9ra dago.
Frantzia: 28 jardunaldi jokatuta, ohi denez, Paris Saint Germainek agintzen du, 12 puntura du bigarrena O. Marsella. Toulouseek maila galtzeko aukera asko ditu.
Portugal: Puntu bakarreko diferentzia dago Portoren eta Benficaren artean liga amaitzeko hamar partida falta direnean.
Herbehereak: Berdintasuna sailkapeneko goialdean, Ajax eta AZ Alkmaar taldeek puntu sorta bera dituzte eta hirugarren tokian Feyenoord dago, seira.
Belgika: Partida bakarra falta denean lehen fasea amaitzeko Brujas nahiko aldearekin sailkatuko da playoffetan titulua eskuratzeko; Gantek, Charleroik eta Amberesek, abagune gutxi dituzte.
Errusia: Zenit San Petersburgok eskura du bere bederatzigarren titulua. 9 puntura ditu Lokomotiv Mosku eta Krasnodar.