Futbola
Ofiziala
1. eta 2. Mailako hurrengo bi jardunaldiak atzeratzea erabaki dute
eitb.eus
Koronabirusaren ondorioz, Espainiako Futbol Federazioak, LaLigak eta Jokalarien Elkarteak bilera izan dute ostegun goizean erabakia hartzeko.
Lehenengo eta Bigarren Mailako partida guztiak bertan behera uztea erabaki dute Espainiako Futbol Federazioak, LaLigak eta Jokalarien Elkarteak (AFE) ostegun honetan Madrilen egindako bileran.
Horrela, eta Koronabiruska eragindako egoeraren ondorioz, datozen bi jardunaldiak atzeratzea erabaki dute.
Asteazkenean, profesionala ez den futbola bertan behera geratzearen erabakia hartu zuten.
Momentuz, ez dute esan boiz jokatuko diren atzeratutako jardunaldiak, eta baliteke 15 egun barru jardunaldi gehiago atzeratu behar izatea, egoerak hobera egingo ez balu.
28. JARDUNALDIA
Martxoaren 13a, ostirala
R. Madrid – Eibar (21:00h)
Martxoaren 14a, larunbata
Leganes – Valladolid (13:00h)
Valentzia – Levante (16:00h)
Mallorca – Bartzelona (18:30h)
Celta – Vila-real (21:00h)
Martxoaren 15a, igandea
Espanyol – Alaves (12:00h)
Reala – Osasuna (14:00h)
Athletic – At. Madril (16:00h)
Granada – Getafe (18:30h)
Sevilla – Betis (21:00h)
29. JARDUNALDIA
Martxoaren 20a, ostirala
Osasuna – At. Madril (21:00h)
Martxoaren 21a, larunbata
Valladolid – Celta (13:00h)
R. Madril – Valentzia (16:00h)
Alaves – Reala (18:30h)
Eibar – Athletic (21:00h)
Martxoaren 22a, igandea
Vila-real – Mallorca (12:00h)
Betis – Granada (14:00h)
Getafe – Espanyol (16:00h)
Levante – Sevilla (18:30h)
Bartzelona – Leganes (21:00h)