Futbola
Hilaren 24an
Uruguai-Paraguai, Amerika Kopako finalean
Erredakzioa
Penaltietan gainditu zuen Paraguaik Venezuela. Aipatzekoa da paraguaiarrek ez dutela garaipenik lortu eta finalean izango direla.
Paraguaik Amerika Kopako finalerako txartela eskuratu zuen Venezuela, penaltietan, 5-3 mendean hartuta. ''Vinotintok'' gehiago merezi izan zuen, baina paraguaiarrak izan ziren nagusi azkenean.
Hamar gizonekin geratu zen Paraguai lehen zatiko 12. minutuan Santanak txartel gorria ikusi ondoren. Venezuela golaren bila aritu zen, baina ez zen heldu.
Finalean Paraguaik eta Uruguaik neurtuko dituzte indarrak. Uruguaiko selekzioak Forlan eta Luis Suarezen golekin gainditu zuen Peru.
Hamaikakoak:
0. Paraguai: Villar; Caceres, Da Silva, Veron, Piris; Santana, Riveros, Ortigoza, Edgar Barreto (Estigarribia, 70''); Barrios eta Haedo Valdez (Santa Cruz, 73'') (Martinez, 80'').
0. Venezuela: Vega; Vizcarrondo, Di Giorgio, Cichero, Gonzalez (Maldonado, 84''); Lucena, Moreno (Fedor, 71''), Rosales, Arango; Perozo (Rey, 46'') eta Rondon.
Penaltiak: 1-0: Ortigoza, gola; 1-1: Maldonado, gola; 2-1: Barrios, gola; 2-2: Rey, gola; 3-2: Riveros, gola; Lucena, Villarrek gelditu; 4-2: Martinez, gola; 4-3: Fedor, gola; 5-3: Veron, gola.