Futbola
Elkarrizketa
Espainiak Bilbon jokatzea eta Eurokopa irabaztea nahi du Javier Clementek
Agentziak | Erredakzioa
Errege Kopari dagokionez, Athleticen eta Realaren arteko finala nahi du, eta titulua bilbotarrek irabaztea
-
Javier Clemente, elkarrizketaren momentu batean. Argazkia: Efe.
Javier Clemente Euskal selekzioko hautatzaileak eta Espainiako selekzioko hautatzaile ohiak esan du Espainiak San Mamesen etxeko talde bezala jokatzea oso gustuko duela eta Espainiak Eurokopa irabaztea ere begi onez ikusiko lukeela.
Barakoldoko entrenatzaileak errepasoa eman dio futbol munduari Efe albiste agentziari emandako elkarrizketa batean.
Errege Kopari dagokionez, Clementek Athleticen eta Realaren arteko finala nahi du, eta bilbotarrek titulua irabaztea.
Bere ustez, Athleticek Granadaren aurka finalerdietako joaneko partidan lortutako 1 eta 0ekoa "emaitza ona da" Los Carmeneseko itzulerako partidari begira, Realak Mirandesen aurka Reale Arenan lortutako 2 eta 1ekoa baino hobea.
Hori, bai, Clementek azpimarratu egin du Granada Mirandes baino "maila handiagoko" aurkaria dela, Mirandes "bigarren mailako taldea" delako.