Futbola
Otsailaren 4, 5 eta 6an
Errege Kopako final-laurdenetako ordutegiak
eitb.eus
Real Madril-Reala zein Athletic-Bartzelona kanporaketak ostegunean jokatuko dira, otsailaren 6an.
-
19/20ko Errege Kopako final-laurdenetako kanporaketak. Argazkia: @RFEF
Futbol Federazioak ostiral honetan jakinarazi ditu datorren astean jokatuko diren Errege Kopako final-laurdenetako ordutegiak. Hartara, Real Madril-Reala eta Athletic-Bartzelona kanporaketak egun berean jokatuko dira, hau da, otsailaren 6an, ostegunean.
Horrenbestez, txuri-urdinek 19:00etan jokatuko dute Bernabeun; zuri-gorriek, berriz, 21:00etatik aurrera hartuko dute Kataluniako taldea San Mamesen gaueko.
Bestalde, Granadak eta Valentziak irekiko dute txapelketako txanda berri hau: asteartean, hilaren 4an, 21:00etan. Bi taldeak ondo sufrituta egin zuten aurrera Badajoz (luzapenean) eta Cultural Leonesa (penaltietako txandan) kanporatu ostean, hurrenez hurren.
Mirandesen eta Vila-realen arteko norgehiagokaren hurrengo egunean izango da, hilaren 5ean, alea, eta partida ordu berean jokatuko da, 21:00etan. Talde gorritxoak, bizirik jarraitzen duen Lehen Mailakoa ez den talde bakarrak, castelloarrak hartuko ditu Anduvan, beste balentria historiko bat errepikatzeko asmoz.
FINAL-LAURDENETAKO ORDUTEGIAK
Otsailak 4, asteartea
Granada - Valentzia (21:00)
Otsailak 5, asteazkena
Mirandes - Vila-real (21:00)
Otsailak 6, osteguna
Real Madril - Reala (19:00)
Athletic - Bartzelona (21:00)