Itxi

Futbola

errege kopa

Kopako final-zortzirenetako kanporaketen datak eta ordutegiak

eitb.eus

Tenerife-Athletic kanporaketa urtarrilaren 28an, asteartean, izango da. Realaren eta Osasunaren arteko euskal derbia, aldiz, urtarrilaren 29an jokatuko dute.

  • 19/20ko Kopako final-zortzirenetako kanporaketak.

    19/20ko Kopako final-zortzirenetako kanporaketak. Argazkia: EFE

Ostiral honetan, eguerdian, Errege Kopako final-zortzirenetako kanporaketen zozketa egin ostean, Federazioak datorren astean (urtarrilaren 28tik 30era bitartean) jokatuko diren kanporaketa horien datak eta ordutegiak jakinarazi ditu.

Euskal taldeen partidei dagokienez, Tenerife-Athletic neurketa asteartean, urtarrilaren 28an, izango da. Heliodoro Rodriguez Lopez futbol-zelaiak hartuko duen norgehiagoka 21:00etan hasiko da.

Reala-Osasuna euskal derbia, ere egun horretan jokatuko da, urtarrilaren 29an, asteazkena. Reale Arenako neurketa ere 21:00etatik aurrera abiatuko da.

PARTIDA GUZTIEN ORDUTEGIAK:

Urtarrilak 28, asteartea

Tenerife - Athletic (21:00, penintsulako ordua)

Urtarrilak 29, asteazkena

Cultural Leonesa - Valentzia (19:00)

Rayo Vallecano - Vila-real (19:00)

Badajoz - Granada (21:00)

Zaragoza - Real Madril (21:00)

Reala - Osasuna (21:00)

Urtarrilak 30, osteguna

Bartzelona - Leganes (19:00)

Mirandes - Sevilla (21:00)