Futbola
Erregina Kopako zozketa
Reala-Madrid CFF eta Athletic-Granadilla, final-zortzirenetan
Agentziak | Erredakzioa
Kanporaketa partida bakarrera izango da eta bi euskal taldeek etxean jokatuko dute, otsailaren 11n, 12an edo 13an.
-
Erreginaren Kopako final-zortzirenetako kanporaketak. Argazkia: Efe.
Reala Erreginaren Kopako egungo txapeldunak Madrilen aurka jokatuko du 2020ko edizioko final-zortzirenetako kanporaketa, Zubietan.
Athleticek ere etxean jokatuko du, eta bere aurkaria Tenerifeko Granadilla taldea izango da.
Kanporaketak Madrilen egindako zozketan erabaki dira. Partida bakarrean erabakiko dira eta otsailaren 11tik 13ra jokatuko dira.
ERREGINAREN KOPAKO FINAL-ZORTZIRENETAKO KANPORAKETAK
Reala - Madrid CFF
Betis - Atletico de Madril
Sporting Huelva - Bartzelona
Sevilla - Levante
Tacon - Rayo Vallecano
Espanyol - Logroño
Deportivo ABANCA - Valentzia
Athletic - Granadilla Tenerife